Dendako bilatzaile aurreratua

Bat-bateko bertsolaritza : gakoak eta azterbideak

Garzia Garmendia, Joxerra / Garzia Garmendia, Joxerra / Sarasua, Jon

Argitaletxea: Bertsolari Aldizkaria


Urtea: 2001
ISBN: 84-95697-04-1 ; 84-89283-25-7
Deskripzioa
Ahozkotasunak berebiziko garrantzia du Informazioaren Gizartean hain funtsezko diren komunikazio jardueretan. Bertsolarien bat-bateko kantu jardunak, berriz, ahozkotasunaren emaitzik aipagarrienetako bat izaki, ongi bai ongi asmatu du gizarte modu berrietara egokitzen, eta, hedabideetan lortu duen tokiari esker, ospe handiko informazio zirkuito alternatiboa da gaur egungo euskal gizartean. Bat-bateko bertsolaritza bere konplexutasun osoan azaltzea da liburu honen helburua. Aurrenik, gaur egungo bertsolaritzaren ezaugarri sozio-kulturalen berri ematen da, luze-sakon, garai berrietara egokitu beharrak dakarzkion arrisku eta aukerei bereziki erreparaturik. Gero, bat-bateko bertsoa sortzeko gogo-prozesua aztertzen da xehe-xehe, bat-bateko sorkuntzaren estrategiak bistaratuz eta estrategion mugak aipatuz.Azkenik, orain arte erabili izan diren teorien ahuleziak aipaturik, bat-bateko bertsolaritza aztertu eta ulertzeko marko teoriko berri bat proposatzen da, erretorika klasikoaren ildotik.

Antzeko produktua