
Biga 4 : Biga endreda-makila
Romain Pujol, Vincent Caut
Argitaletxea: Astiberri
Urtea: 2022
ISBN: 978-84-18909-08-5
Bilduma: Txikiberri
Deskripzioa
Batzuetan, Bigak halako gogoa izaten du gauzak ondo atera daitezen, non mundu guztia nahasten duen. Posible al da hanka sartzea lagun ona izan nahian? Saileko 4. liburuki honek argi uzten du Bigak, lagun gozozale, dorpe, eskuzabal eta bihurri honek horixe egiten duela. Aurreko liburukietan susmatutako moduan, Artile maiteminduta dago. Rosi flamenkoa ikusten duenean, lotsagorritu egiten da eta ezin du hitzik esan. Horrenbestez, Bigak uste du maitasuna aitortzen lagundu behar diola lagunari. Hartutako bideak, alabaina, ez dirudi egokiena... Biga endreda-makilaalbumean Vicent Cautek eta Romain Pujolek gustuko dituzten zenbait gai azaltzen dira berriz ere, hala nola adiskidetasuna edo perfektutasunik eza, beti ere umorez eta hitz-joko zorrotzez.