
Koban
Koban
Diskoetxea: Balio Dute
Urtea: 2018
Euskarria: CD
Deskripzioa
KOBAN taldeak 2018an atera zuen bere lehen diskoa, elektronika eta musika beltzaren edo jazzaren espresio ezberdinak nahastuz, swinga, soula edo manouchea esaterako. Trikitixa, bost ahots, sintetizadoreak, sanplerrak, pianoa eta gitarra ezberdinekin, dantza egiteko modu berriak bilatzea da erronka. Egun hurrengo lana prestatzen ari dira, estilo eta erritmo ezberdinak uztartzen jarraitzeko asmoz.