Dendako bilatzaile aurreratua

Ikaskuntza-Zerbitzua metodologian oinarritutako Gradu Amaierako Lanak garatzeko gida praktikoa

Gamito Gomez, Rakel

Argitaletxea: Udako Euskal Unibertsitatea


Urtea: 2022
ISBN: 978-84-8438-829-6
Deskripzioa
Egungo pobreziak, desberdintasunak, aberastasun naturalen eta kulturalen usurpazioak, emakumeen eta gutxiengoen kontrako indarkeriak edota krisi humanitario eta ekologikoak erantzun sendoa behar dute, erantzukidetasunetik zein konpromisotik. Unibertsitateak horren parte izan behar du eta Ikaskuntza-Zerbitzua metodologia (I+Za) erronkari erantzuteko bide ezin hobea da.

Horregatik, liburuak I+Zan oinarritutako Gradu Amaierako Lanak (GrAL) garatzea proposatzen du, UNESCOren 2030 Agendan eta Garapen Iraunkorrerako Helburuetan eragiteko. Eta, horretarako, kapituluetan zehar, unibertsitateko irakasle zein ikasleei ekimena aurrera eramateko gidaritza praktikoa eskaintzen zaie: garapen iraunkorraren kontzeptualizazioa, I+Zaren oinarri teorikoak, I+Zan oinarritutako GrALak garatzeko hezkuntza-proposamenaren deskribapena, abiapuntuaren ikuspegia, plangintza, zerbitzuaren diseinua, esku-hartzearen jarraipena, GrALaren gidaritza akademikoaren gidalerroak eta esperientziak. 

GrALak + I+Za + Iraunkortasunerako Hezkuntza batzearen erronkarekin bat egiteko prest?

Antzeko produktua