Dendako bilatzaile aurreratua

Kooperatibismoaren Sustraiak I : herri sektoreen elkartegintza

Ortega Zunzundegi, Igor

Argitaletxea: Mondragon Unibertsitatea


Urtea: 2022
ISBN: 978-84-09-44582-0
Deskripzioa
Liburuxka honetan, kooperatibismoaren sustraiak arakatzeko asmoan, Industria Iraultzaren lehen aroan langile eta herri sektoreek garatu zituzten antolaketa eta elkartegintza moduetan jarriko dugu arreta. Hiru urrats nagusitan egituratu dugu idazlan honen ibilbidea: lehenik, langile sektoreen antolakundeak ernatu ziren testuinguruari begiratuko diogu. Industria kapitalismoak zabaldu zuen eraldaketa aroa ezaugarritzen ahaleginduko gara. Bigarrenik, egoera berriaren aurrean langileek eta herri sektoreek garatu zituzten antolakunde erak aztertuko ditugu. Kooperatibismoaren ernamuinean dauden antolaketa esperientzia haiek noiz eta zergatik sortu ziren, zer langile sektorek bultzatu zituzten eta, hortaz, zer-nolako aspirazioak eta bizi xedeak gorpuzten zituzten argitzeko asmoa dugu, funtsean. Azkenik, langile inguruneetako lehen elkartegintza esperientzia horien eta kooperatibismoaren arteko loturak bistaratzen saiatuko gara.

Antzeko produktua