
Zabaltzen : Erramun Martikorena
Martikorena, Erramun / Davant Iratçabal, Jean-Louis / Pagola, Manex / Ducau, Mixel / Haramboure, Matthieu
Diskoetxea: Agorila
Urtea: 2022
ISBN: 3456530008752
Euskarria: CD
Deskripzioa
Kortsikan, Bretañan, Belgikan eta Austrian kantu ondoren, Erramun Martikorenak « Zabaltzen » izeneko disko berria aurkezten du aurten Durangoko azokan.
Kantu gehienetan, Jean-Louis Davant-en olerki eta hitz sentsudunak dira nagusi, Erramun berak musikaturik, Mixel Ducau-ren laguntzarekin moldaketetan.
Kantu horien ondoan, Xabier Lete, Manex Pagola edo Jose Maria Iparraguirre-ren kantu famatu batzuen bertsioak dute diskoa osatzen, batzuek « a cappella » grabatuak. Eta joak diren Mixel Ducau-ren moldaketak gauzatzeko, Mixel bera, Iñaki Dieguez, Xabier Zeberio, Joël Mérah edo Matthieu Haramboure-k dute haien tresnak entzunarazten Erramunen ahots eztia laguntzeko.