Dendako bilatzaile aurreratua

Gogor

Derioko abadeak

Diskoetxea: Agorila


Urtea: 2012
ISBN: 3456530006581
Euskarria: CD
Deskripzioa
1968ko azaroaren 4an, hirurogei apaizek Aita Santuari agiri bat zuzendu zioten, non euskal herritarrak garai hartan zapaldu, kontrolatu, eta trabatuta bizi zen egoerari, erantzun argia eta azkarra eskatzen zioten. Egoera larriagotua. mehatxuez, espetxez, torturaz... etab.Dokumentu hau, apaiz hauek Bizkaiko eta Euskal Herriko Elizaren jarreraren aurrean sentitu zuten minak ere bultzatu zuen. Erromak haiei erantzuna atzeratzen edo uko egiten ziola ikusirik, 60 apaiz Derioko Seminarioan sartu ziren Erromaren erantzuna jaso arte ez irteteko asmotan.Hogeita bost egun iraun zuen egonaldian, poliziaz inguratuta egon ziren gau eta egun eta, besteak beste, prentsa, irrati eta telebistaren iruzkin agortezinek larritu zituzten.Bileretan, mezetan eta bazkarietan ez zen kantuen faltarik izan, eta norbaitek abesti hauek zinta magnetiko batean bildu eta disko bat (33 rpm) egiteko ideia izan zuen.Hona hemen gaur berrargitaratutako diskoa (garai hartan Espainian debekatua eta orduan "manu azpian" banatua), gauzak aldatu nahi zituen apaiz kementsu talde honen oroimenez.

Antzeko produktua