
Poema liburu bat : irakurtzeko jarraibideak
Erro, Anjel
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2022
ISBN: 978-84-9109-845-4
Bilduma: Poesia, 46
Deskripzioa
Esku artean duzun hau poema liburu bat da; bertako hitzen dentsitatea, beharrik, altua izan daiteke, beraz, eskuztatze artatsua eskatzen du. Ez pentsa, halere, egiteko zail edo adituentzakoa denik. Hori bai, denbora behar izaten da, azkenean, poesiak hitza denboran geldiaraztea baitakar, amaikor eta materiagabea den denbora gauzatzea, biderkatzea, desaktibatzea, menturaz beheko adibide honetan bezala:
Argazki honetan ama haurra zen, begira zein babesgabe dirudien, orain bezala, zein beldur, ez dakiela bizitzak nora eramanen duen, nork besarkatuko. Nik nahiko nuke lasaitu, esan, ez dadila beldur (eskutik heldu), ezagutzen dudala haren etorkizuna, non ni ari natzaion itxaroten.
https://www.erein.eus/libro/poema-liburu-bat--irakurtzeko-jarraibideak-