Dendako bilatzaile aurreratua

Nor da norbera?

Etxekalte

Diskoetxea: Elkar


Urtea: 2022
ISBN: 8436007087218
Euskarria: CD
Deskripzioa
Nor da Norbera? ETXEKALTE taldearen lehenengo lan luzea da. Elkar estudioetan grabatua eta ekoiztua Victor Sanchezen eskutik. Galdera honi erantzuna ematen baino gehiago, galdera honen inguruan hitz egiten saiatzen dira diskoko 10 kantuak. Bakoitzak ikuspuntu bat jorratzen du, eta elkarrekin prozesu bat aurkezten dute, batak bestearekiko zubiak eraikiz. Soinu aldetik kantuek estudiora orduko zuten dinamika eta energia errespetatzen saiatu dira, beste edozeren gainetik. Hala ere, esperimentaziorako tartea euki dute, beraien soinu propio baten bilaketan aurrerapauso batzuk emanez. Helburu nagusia bizipen eta pentsamenduak konpartitzea izan da, eta musika zuzenekoak joteko aitzakia izanik, maiatzetik ekainera bitartean aurkezpen bira bat lotu dute.

Antzeko produktua