Dendako bilatzaile aurreratua

AhOBETEhORTZ

Kristonak

Diskoetxea: Elkar

12 €


Urtea: 2022
ISBN: 8436007087324
Euskarria: CD
Deskripzioa
Kristöri eskean ibiltzetik KRISTONAK izatera pasatu gara, edo hori sinestarazi nahi diogu geure buruari. Pandemiaren luzeak pitzatu egin gaitu fisikoki, emozionalki eta mentalki, hemen aipatuko ez ditugun hainbat motibogatik, eta taldea desegitea ere pasatu zaigu noizbait burutik momenturik beltzenetan. Halere, dena ez da txarra izan, egon dira gauza onak ere. Horietako bat izan da Donostiako Elkar Estudiora joan eta Victor Sanchezekin batera gordeta genituen kantu zirriborroei forma eta kolorea ematea. Etsita geundelako sartu ginen estudiora eta han gertatutakoak pilak kargatu dizkigu. Taldearen hastapenetako rock&roll zuzen, gordin eta ganberroena eman digu gorputzak, horixe atera zaigu, ia konturatu gabe. “Haitzean jaioak haitzera nahi” dio esaera zaharrak, eta zer esanik ez gu Arratiarron kasuan. Eta izen aldaketarena zer dela eta? Eziguzue eskatu erantzun transzendentalik, ez dizuegu emango eta. Rock&rolla egiten dugu eta kitto, kitto! Bueltan gaude madarikatuok! (Kristonak 2022-05)

Antzeko produktua

Ero bomb
CD + BINILOA

18€

Hybris
CD + BINILOA

20€

Errautsetatik
BINILOA

18€

Beltza
BINILOA

17€

Leinu Zarra
BINILOA

10€