
Hondar Ahoak : (Soinu Banda Originala)
Etxebarria, Aitor
Diskoetxea: Forbidden Colours
Urtea: 2022
Euskarria: Biniloa
Deskripzioa
'Hondar Ahoak' (Txintxua Films / Koldo Almandoz) telesailerako Aitor Etxebarriak sortutako soinu banda originala.
Marinelen usadio batek dio itsasoko sekretuak lurrean kontatzen dituenari ahoa hondarrez beteko zaiola, itsasotik lurrera eramandako hitzek urratsak uzten dituztelako.
Nerea Garcia inspektorea arrantza portu batera bidaltzen dute patroi baten desagerpena ikertzera. Berehala jabetuko da ez dela ohiko desagerpen bat eta ezer ez dela dirudiena. Iragana beti da inprebisiblea.