
Bertsolari 128. Neguko alea : bertsolaritzaz fikzionatzen - Hamar ipuin eta poema narratibo bat
Zaldua Gonzalez, Iban / Zabala Artetxe, Juan Luis / Meabe Plaza, Miren Agur / Gorrotxategi Azkune, Miren / Gabiria Lara, Julen / Elorriaga Lopez de Letona, Unai / Borda, Itxaro / Arrieta Kortajarena, Bertol / Arana, Oihana / Agirre Agirre, Joxean
Argitaletxea: Bertsolari Aldizkaria
Urtea: 2022
Deskripzioa
ALDIZKARIAK 30 URTETIK GORA BADITU ERE ARIKETA BERRIA DA HAUGURETZAT: KAZETARIAK EDO BERTSOLARIAK BEHARREAN, IDAZLEAK JARRIDITUGU LANEAN, ETA EUREN BEREZKO LANGINTZAN GAINERA, FIKZIOAEGITEN. Honela, nolabait, eta batetik edo bestetik, bertsolaritzarekin zerikusiaizango zuten fikziozko testuak eskatu dizkiegu.Luzaroan esan izan da euskal idazle askok, auzokoen arteko gaizki-ulertu etakarrankak edo, ez ziola sinpatia handirik bertsolaritzari. Guk ez dugu horrenarrastorik topatu, abegikor erantzun diote idazle guztiek gure deiari, eta hamaikakodotorea osatu dugulakoan gaude: Joxean Agirre, Oihana Arana, Bertol Arrieta,Itxaro Borda, Unai Elorriaga, Martin eta Xabier Etxeberria, Julen Gabiria, MirenGorrotxategi, Miren Agur Meabe, Juan Luis Zabala eta Iban Zaldua.Enkarguz egindako ipuin bana ekarri digute —Miren Agur Meaberen kasuan hitzlauz beharrean poesia narratibo gisa osatua—, Juan Luis Zabalak salbu. Honekjada idatzia zuen bertsolaritza eta zientzia fikzioa uztartzen dituen pieza luzea, etaez zaigu zentzuzkoa iruditu berri bat eginaraztea. Horregatik du bereak nabarmenorrialde gehiago, gainerakoei eskatu dieguna ipuin labur bana izan baita.Oso lan anitzak eta interesgarriak ekarri dizkigute, eta dotore gelditu dira PaulaHeras ilustratzailearen irudiekin jantzita. Azkenik, sarrera gisa funtzionatzen duentestu bat ere eskaini nahi izan dugu, prentsako ipuingintzan bertsolaritzak izan duenpresentziaren errepasoa eginez.Urtero saiatu ohi gara Durangoko Azokara begira neguko zenbakian zerbait bereziaegiten. Eskuartean duzun hau ere, ezin uka, bada zerbait berezia, asteotan pil-pileandagoen Txapelketa Nagusiaren ingurukoen irakurketa osagarri originala. Gozatukoduzulakoan, agur bat.