
Gureak ez zirenak
Merina Gris
Diskoetxea: Airaka
Urtea: 2022
Euskarria: QR + figura bat
Deskripzioa
Merina Grisentzat, hasiera liluragarria eta neketsua izan da. Jada diseinatutako teilatuarekinzetorren etxe bat lurretik eraikitzea. Eta testuinguru horretan, lehen aldiz eszenatoki bati aurreegin ziotenean, euren abestiek beste dimentsio bat hartu zuten, inoiz baino zentzu handiagoazuten. Abesti propioen errepertorioa. Ia denak. "Gureak Ez Zirenak” taldeak egokitu etabirirudikatu dituen lau cover biltzen dituen EPa da, zuzenean jotzeko, haien lehen LParentracklistarekin batera, "Zerua Orain" (2022).Kuraia-ren “Egunsentian”, Hemendik At-en “Eskutitza”, Robyn-en “Dancing On My Own” etaBlanco-ren “Notti In Bianco”, Merina Grisen lehenaren eta orainaren parte dira, hazi zireneanentzun zutenaren eta orain sentitzen dutenaren nostalgiaren arteko konbinazioa izanik. Azkenhau, Blanco italiar artista gazte eta arrakastatsuarena, taldeak berak euskaratua.Merina Grisek ekoitzi ditu abesti guztiak, Haritz Harreguyk grabatu ditu eta Ed Is Deadeknahastu ditu Madrilgo Fashion Beat Team estudioetan.“Gureak Ez Zirenak” EParen argitalpena Merina Gris sortu den musika testuinguruari eginikoustekabeko omenaldia da, hirukotearen filosofia artistikoa definitzen eta ulertzen laguntzenduena.