Nire Eguzkia
Asla
Diskoetxea: Asla
Urtea: 2022
ISBN: 8436605991573
Euskarria: CD
Deskripzioa
Nire eguzkia Asla taldearen lehenengo diskoa da. Urte batzuetan zehar bikote gisa jardun ostean, 2019an maketa akustiko bat argitaratu zuten, eta, orain, beren estraineko lan luze honetan, banda-formatura jo dute. Diskoa 2022. urtean grabatu dute, Sopelako Sweet Saúl Music Recording Studioetan, eta Saúl Santolariak egin ditu teknikari eta produktore lanak. Ahotsak eta doinuek garrantzi handia dute pop-rockaz osatutako lan horretan, non abesti indartsuak eta lasaiak tartekatzen baitira. Kitarrak nagusi diren arren, zenbait kolaboratzaile izan ditu taldeak: soka- eta haize-hirukoteak, pianoa eta hammonda ere entzun daitezke. Gai pertsonal eta sozialei buruz dihardute Oier Aslak konposatutako hamar abestiek. Berak sortu zuen taldea, Etxebarrin (Bizkaia), 2016 bukaeran, eta, gaur egun, honako hauek osatzen dute: Gurutze Etxebarria (ahotsak), Danel Marín (bateria eta perkusioak), Asier Bardezi (baxua), Andrés Tejo (gitarra) eta Oier Asla (ahotsak eta gitarra).