
Atomika
Kokein
Diskoetxea: Mauka
Urtea: 2022
Euskarria: Biniloa + CD
Deskripzioa
KOKEIN Atomika (2022, CD/LP/Digitala)
Kokein talde eibartarraren disko berriak Atomika du izena. Atomoz atomo etaelementuz elementu loratzen den lan hau 8 abestiz osatua dago. Taldekideguztien indarraren batuketak sortutako disko honetan berritasunak aurkiditzazkegu Kokein taldearen baitan. Beti ere berpizte musikal baten asmoarekinsortzen dituzte abesti berriak eta diskoak, barrua mugitzen dien zerbaiten bila,eta oraingoan ere asetuta gelditu dira.Soinu ezberdina dakarkigu oraingoan Kokeinek; lasaiago, ambientalago etabatez ere azken lanetan rockeroago ezagutu dugu taldea bere ibilbidean zeharbaina Atomikarekin entzuleen gorputzak mugiarazi nahi dituzte EñautGaztañagaren laguntzaz nahastu dituzten erritmo bizi, ahots efektu eta soinusintetizatu berriekin.Leraren (Ep, 2019) bideari jarraiki Atomika orain artean landu duten diskorikdantzagarriena dela esan daiteke Argirik Gabe Dantzan, Ispiluari Begiratzeanedota Eztanda abestietan antzeman daitekeen bezala. Beti ere eurengan hainbereizgarria den kantu sorta anitz batez borobildurik: Unea, Ferpektua edotaEsan kasu.Hitzetan orain artean bezala jarraitu dute, gai sozialak jorratuz, barneandituzten sentipenak kanporatuz eta libre sentitzea aldarrikatuz.Gainera lagun zaharrak eta berriak izan dituzte euren abestiak elkarbanatzenkantu bilduma hau are atomikoagoa bihurtuz Kiliki Frexko (Chill Mafia), Juanjo(Ezpalak) eta hain gertukoa duten Miren Narbaizarekin (MICE) batera.Bizitzen ari diren eraldaketa atomiko hau gozatzeko irrikaz daude. Eztandahemen da!