
Amaiur bat urtero
Alonso, Jon
Argitaletxea: Gure berriak
Urtea: 2022
ISBN: 978-84-09-45849-3
Deskripzioa
Film handi bat egiten ari dira Baztanen. Amodiozko
istorio gartsu bat da, orain dela 500 urte setiatua
izandako Amaiurko gazteluan, Nafarroako erresuma
menderatzeko gerran. Maitaleen desira eta
ustekabeko heriotza bat dira Jon Alonsoren nobela
berri hau azkartzen dutenak. Zinema giroaren xarma
beti erakargarria gertatzen da kontakizun literarioan:
fikzioaren ondoko errealitatea intrigaz pizten da,
aktoreak bi bider bihurtzen dira protagonistak, arazo
bitxiez konplikatzen da produkzioa.