Katalogoa 

Desde lo alto se ve el mar

Gabiria Lara, Julen

Argitaletxea: Libros de Ruta

20.9 €

2020

978-84-121780-6-7

Deskripzioa

Julen Gabiriak Igartza saria eskuratu zuen 2004an eleberri honekin. Euskaraz hainbat edizio izan ostean, eta baita nederlanderaz argitaraturiko itzulpen arrakastatsu bat ere, azkenean gazteleraz eskuragarri izango dugu Euskal Herrian hasi, baina batipat II. Mundu Gerra gainera zetorkion Italian girotzen den eleberri zoragarri hau. Sailkatzeko erraza ez den liburu bat da, non bizikletek bi herrien arteko zubilana egiten duten.
Román Alberdi izeneko haur batek lehenengo aldiz Euskal Herriko Itzulian ikusi zuen Gino Bartali italiar txirrindulari handia. Guda Zibilak erbesteraturiko haur bezala, berriro topo egingo zuen berarekin Frantziako Tourrean, oraingoan Alpeetako mendate batean gora. Horren ondoren, bere bila abiatuko da bere Toscanako jaioterri Ponte a Emara.
Txirrindularitzaz gain, hainbat gai eta pertsonaia nahasten dira narrazioan: ezkutuan filmak proiektatzen dituen zinefiloa, txoriak ebanjelizatzen dituen abadea, lurrean geratu den marinel portugaldarra, egunero gainontzeko ogiak baino barra berezioago bat labean sartzen duen okina, bere izena ezkutatu behar izan duen esne saltzailea etab. Estilo fresko bat, ikutu surrealistak eta injustizien aurkako iraultzarako deia nahasten dira bizitza eta literatura eskutik joan daitezkeela erakusten duen lan honetan.

Urteko produktuak