Katalogoa 

Azal berritzen

Markez, Esti / Markez, Mikel

Diskoetxea: Markez, Mikel

15 €

2020

Euskarria: Cd

Deskripzioa

 ESTI ETA MIKEL MARKEZ kantariek Azal berritzen diskoa
grabatu eta kaleratu dute. Bertan hamar kantu batu dira,
Esti Markezek sortutako bost kantu berri eta Mikel
Markezek sortutako beste bost kantu berri. Alegia,
diskoaren sorkuntza prozesua erdibana burutu dute
baina bi artistek batak bestearen kantu batzuetan ere
parte hartu dute kantari eta jotzaile moduan.
 Poeta eta bertsolari garaikideak dira testu gehienen
egileak, Mikel eta Esti direlarik bakoitza bost doinuren
sortzaileak. Idazleen artean Toti Martinez de Lezea, Pako
Aristi, Alaia Martin, Jon Maia edo Joseba Sarrionandia
ditugu.
 Diskoaren alderdi musikala Arkaitz Miner eta Julen
Alonsorekin landu dute lehenik, konponketak laukotean
burutu dituztelarik. Biolina, biola, mandolina, akordeoia,
trikitixa, pianoa, tinplea eta gitarrak aurkituko ditugu
kantuz kantuko entzunaldian.
 Kolaboratzaileak ere izan dituzte. Ane Bastida
baxuarekin, Iker Lauroba bateriarekin, Olaia Inziarte
eta Eneritz Aulestiak beren ahotsekin ere parte hartu
dute Esti eta Mikelen lan berri honetan. Toti Martinez
de Lezea idazleak ere bere poema bat errezitatzen du
gonbidatu berezi moduan.
 Grabaketak Mikel Markezek Orion, eta Axular
Arizmendik Mutrikuko AME Estudioan egin dituzte.
Nahasketa eta masterizazioa berriz, Victor Sanchezek
Donostiako Elkar Estudioan burutu ditu.

Urteko produktuak