Dendako bilatzaile aurreratua

Bideko hitza : euskal poema modernoen antologia (1951-2019)

Olasagarre Mendinueta, Juanjo

Argitaletxea: Alai


Urtea: 2020
ISBN: 978-84-120944-7-3
Bilduma: Hautak
Deskripzioa
Juanjo Olasagarre

Juanjo Olasagarre Arbizun jaio zen 1963an. Donostian psikologiaikasketak egin zituen; hala ere, euskara eta hizkuntza irakastea du ogibide bigarren hezkuntzan. Hainbat hedabidetan kolaboratu izan du, hala nola Egin, Egunkaria, Berria eta Deia egunkarietan, edo Argia astekarian. Volgako Batelariak literatura aldizkari digitaleko izan da. Genero bat baino gehiago landu du Olasagarrek. Poesiatik ekin zion bere literatur ibilbideari, 1991n Gaupasak (Susa) bilduma plazaratuta, eta genero horri eskaini zion nagusiki bere traiektoriaren lehenengo partea, Bizi puskak (Susa, 1996) eta Puskak biziz (Susa, 2000) lanak plazaratuta, nahiz eta egin zituen tartean beste genero batzuetan ere sartu-irtenak, Hegazti errariak (BBK-Euskaltzaindia, 1996) teatro-lana eta Mandelaren Afrika (Susa, 1998) kronika-liburua, kasurako. Gerora nobela ere argiratu du: Ezinezko maletak (Susa, 2004), T (Tragediaren poza) (Alberdania, 2008) eta Poz Aldrebesa (Susa 2017). 2018an Ia Hemen poesia liburua (Xabier Lete Saria. Pamiela 2018) argitaratu du.  

Bideko hitza. Euskal poema modernoen antologia (1951-2019)

Antologia honetan, bere irakurketetan aurkitutako hitzak bildu nahi izan ditu egileak: hitz horiek poesia generokoak izatea dute amankomunean. Denok dakigun bezala, asko irakurtzen ez den generoa da poesiarena, zenbait arrazoiren artean zeinua eta esanahia bata bestetik gero eta gehiago urrunarazi baitituzte egileek zein ildo historikoek. Hori dela eta, esanahi argia eta garbia ez ezik, musikalitatea ere baduten poemak bilatu dira, poema antologia honen helburua irakurlea poesia irakurtzera zaletzea da eta. Hautaketa egitean, irizpidea ez da izan euskal poesia modernoaren puntako poetak batzea, antologiagileak gustuko izan dituen poemak biltzea baizik; beraz, azken horiei eman zaie lehentasuna egileen gainetik. Hala ere, liburu honetan jasotzen diren ia ehun poema horietan denetarik topatuko du irakurleak, eta argi geratuko zaio gure poesiaren bilakaera 1951tik gaur egunera arte bildutako poema hauetan.


Jarraian liburuan azaltzen diren poetak eta poemak daude:

Jon Mirande: Harrizko Jainko bati eta Zergatik

Gabriel Aresti: Souvenir d’Espagne pour mesdemoiselles Solanje et Helena Gereziaga eta Euskal harria 

Juan Mari Lekuona: Larrazken eta Meretriz hila 

Bitoriano Gandiaga: T’euria eta Gizonak lanera irten du... 

Xabier Lete: Poeta bat politikan eta I (2005. urteko azaroaren 27an, igandea Lurdes bisitatzera erietxera nindoala)

Joxean Artze: Ez dakit garbi noiz... eta Bakarrik gaude, bakarrrik gabiltza 

Mikel Lasa: Tamariza eta pikondoa 

Koldo Izagirre: Hizkuntza ikasten eta Mutilak 

Bernardo Atxaga: Fas fatum ene lagunek fadoa... eta Trikuarena 

Joseba Sarrionandia: Preso egon denaren gogoa eta Martin Larralde 

Rafa Egiguren: plantak eta Zoko guztietan nagusi... 

Jose Luis Otamendi: Mundua eta Non 

Tere Irastorza: Schopenhauer eta itsasoa eta Sinestezinaren lerroak 

Xabier Montoia: Batzuentzat eta Aitorpena 

Juan Kruz Igerabide Aitaren etxea eta Zure eskuak nirekin 

Felipe Juaristi: Redakzioan eta Optimismo 

Itxaro Borda: Pacem in Lapurdum eta Milia lastur revisited 

Luigi Anselmi: Ez dakit... eta Zoriontasuna 

Patziku Perurena: Ez bazara nitaz akordatzen! eta Gauaren lillura gopla lucetan  

Amaia Iturbide: Kantu liraina eta Txatxangorria 

Iñigo Aranbarri: Dordokak entzuten dira gela honetan... eta Berrogei minututan ez esateko beldurra 

Luis Berrizbeitia: Lepoa eta ezpata eta Sustrairik ez duen arima...  

Maria Jose Kerejeta: Salzburgo, 1986eko urria eta Bye, Bye love 

Gerardo Markuleta: Batak ez du bestea kentzen eta Ezjakintasunak 

Karlos Linazasoro: Azaro eta Bukatu da eguna... 

Rikardo Arregi: 66 lerro hiri setiatuan eta IX  

Miren Agur Meabe: Ohar laburrak 1 eta Ostera laburra

Pako Aristi: Gaua, hotza, negua eta Arrotz eta eder 

Jon Alonso: Armairu barrua (sonetoa) 

Karmele Igartua: Sinistu gura ez  

Mari Luz Esteban: Amaren heriotzak libreago egin zuen eta aurkikuntza  

José Luis Padrón: Maitasun guztietan eta Nire amodioa deklaratu... 

 Asier Serrano: Erosketen zerrenda eta Bikote terapia  

Oier Guillan: Gorputz honetan  

Igor Estankona: Kanpoan eta Ustez maitasuna  

Pello Otxoteko: Eztia eta olioa eta Badenaren eztena  

Jon Aiastui: Bost arrazoi  

Castillo Suarez: Izan garenarengandik eta izan gaitezkeenarengatik eta 2. Hobe da ez galdetzea maite ote gaituzten  

Kirmen Uribe: Bisita eta Maiatza  

Jon Benito: Orbel zaku bat  

Angel Erro: Goizaldea eta V GARAI HEROIKOAK  

Ignazio Aiestaran: Zer naiz ni? eta Zergatik (ez) naizen abertzalea 

Jon Gerediaga: Hilkor eta 1 

Aintzane Galardi: Kristalezko ametsak II eta Aspaldian 

Goizalde Landabaso: Ixaz idatzitako berbak gustatzen zaizkit 

Leire Bilbao: TERRA NOVA eta 1977ko urriko gau bat 

Antonio Casado da Rocha: Joseba Espinosarena eta Gatha 

Iñigo Astiz: Errautsak eta EDP 

Beatriz Chivite: Legarra eta Ezkontza elkarrizketak 







Antzeko produktua