Katalogoa 

SarraBete

Sarrabete

Diskoetxea: SarraBete

12 €

2020

Deskripzioa

SarraBete denbora luzez buruan bueltaka eduki ostean, 2020an sortutako folk taldea da. Pablo Bueno eta Gorka Bravo Barreiro musikariak proiektua gauzatzen hasi ziren poliki poliki, gaur egun euskal folk musikan presentzia handirik ez duen instrumentu bat berreskuratu asmoz: Zarrabetea. Musikariek doinu berriak aurkitu nahi izan dituzte proiektu honen bidez, eta horretarako soinu garaikideetatik abiatutako sorkuntzak geitu dizkiete errepertorio tradizional bati. Nahasketa horri, beraz, osagai bakarra falta zitzaion: Leire Etxezarreta arrasatearra, taldeari ahotsa, perkusioa etasorkuntza propioko kantuak eskaintzen dizkiona. Guzti honen emaitza da hemen aurki dezakezuen SarraBete taldearen lehen diska.

Urteko produktuak