geruza digitalak

Geruza digitalakBideo-jokoetako munduak euskaraz ezagutzea, posible ote?

Aurkezpena

Pantailen aroan murgilduta gaude, ez dago horren zalantzarik. Bideo-jokoetan pentsatzen dugunean, baina, hauek euskararekin lotzea oraindik kosta egiten zaigu. Horren arrazoia sinplea da: euskarazko bideo-jokoen eskaintza txikia da. Halere, eskaintza txikia izateak ez du esan nahi existitzen ez denik. Horregatik ezinbestekoa da hori bideratu dezaketen agenteak identifikatzea: enpresak, itzultzaileak eta zaleak. 2021. urtean argitaratutako bideo-jokoei so eginez gero, hauek askotariko generoetakoak direla ikusiko dugu. Gainera, euskara babesteko hemengo eta atzerriko enpresen eta zaleen komunitateen erantzukizuna azpimarratuko dugu.

Hizlariak: Lander Unzueta eta Haritz Odriozola

Abenduak 6

11:30 - 12:00

Kabi@ - Landako

Ikusi