Antzerki sorkuntza

Szenatokia

San Agustin Kultur Gunea

Saio bi: 10:30 / 12:30

Mailak: DBH 1, 2

Saio honen iraupena ordu betekoa izango da.

Antzerki sorkuntzaren prozesuan parte hartzeko proposamena luzatzen dizuegu Karrika antzerki taldetik. Guk, sorkuntza propiotik bideratzen ditugu gure ikuskizunak, eta bide horretako parte garrantzitsu bat ikusteko eta esperimentatzeko aukera zabaldu nahi dizuegu: INPROBIZAZIOA!

Proposamen zehatza botako dizuegu, ekarri aurrez pentsatuta : pertsonaia desberdinen  izenak (1 etik 6ra), leku bat, arazo bat eta objektu bat, bakoitza orri batean idatzita.

Guk informazio guzti horrekin, egunean bertan, gure zuzendariaren filtrotik pasata bizitza emango diegu eszena batzuei, puntu horiek barne dituztenak. Bizitzan behin emango da egoera hau, eszena hau zuek bakarrik ikusi ahal izango duzue.

Honekin, eszenak nola sortzen diren eta zuzendariak zein lan egiten duen ikusiko duzue, zelan filtratzen dituen gaiak, ideiak, burutazioak, nola zuzentzen dituen aktoreak‚Ķ  Zuen proposamenetatik sortutako eszena bat antzezten saiatuko gara saioaren bukaeran.

Ondoren, taldearekin eta zuzendariarekin hitz egiteko aukera egongo da, dituzuen galderak eta zalantzak argitzen saiatuko gara.

Ikusi sorkuntza berri baten prozesuaren parte bat.