Collage teknika ezagutzen

Collage tailerra

Bizenta Mogel biblioteka

Saio bi: 10:30 / 12:30

Mailak: LH 3,4

Dorotea album ilustratua collage teknikaren bidez egina dago. Beronen aurkezpena egiteaz gain, ilustrazio originalak ikusgai egongo dira eta teknika honen bidez ilustratutako hainbat liburu erakutsiko dira. Ikasleek guraize, kola, aldizkari, egunkari eta koloretako paperekin, beraien ilustrazioa sortu ahal izango dute. 

Bertan tenperekin testurak sortzeko aukera ere egongo da. Amaia Egidazu ilustratzailea eta liburuaren egilea izango da tailerreko gidari.