Dadaismoa ezagutzen

Collage Dadaistak (tailerra)

Durangoko Museoan

Hiru saio: 10:00 / 11:30 / 13:00

Mailak: DBH 1, 2,3,4

Saio honen iraupena ordu betekoa izango da eta edukiera 30 ikaslerentzat izango da.

Dadaismoa artearen munduan ezarritako kode eta sistema guztiak suntsitzeko asmoarekin sortu zen.

Arrazoiaren kontzeptuan oinarritutako pentsamendu zientifikoari aurka egin zion, eta orain arteko tradizio literario eta artistikoen aurka agertu zen.

Umore ironikoko lanak sortzen ditu, izaera probokatzaile eta lotsagabea dutenak, eta mendebaldeko gizartearen aurkako kritika zorrotza egiten du.

Fotomuntaia dadaistek sortutako teknika bat izan zen, obra bakar bat sortzeko hainbat argazki zati gainjartzean zetzana. Collagea bezalako teknikak egiten zituzten, ilustrazioak bezalako baliabide gehigarriekin.

Letrei ere garrantzi handia eman zieten, haien arteko lotura ausaz eginez modu arrazional batetan egitetik aldenduz.

Korronte artistiko hori ezagutuko dugu museoan ikusgai duaden bi artisten eskutik: Nicolas Lekuona eta Vicente Ameztoy. Ikasitakoarekin batera, irudi, ebakin, tipografia eta testuetatik abiatuta, gutako bakoitzak gure collage dadaista aldarrikatzailea sortuko dugu.