Egin Zure Komikia

Ahotsenea Literatura

Bartolome Ertzilla Musika Eskola

Saio bi: 10:30 / 12:30

Mailak: LH 5, 6; DBH 1, 2


Saio honen iraupena ordu t’erdikoa izango da eta edukiera 30 ikaslerentzat izango da.

Nola egiten da komiki bat? Nondik hasi? Nola aukeratu gaia, kolorea, teknika, marrazkia, istorioa, finean? Horixe irakasten saiatuko dira Ainara Azpiazu "Axpi" eta Paula Estevez, ibilbide luze bezain interesgarria duten bi ilustratzaile eta komikilari. Ikasleak gidatuko dituzte komiki tira edo orri bat sortzeko baliabideak eskainiz.

Ainara Azpiazu Aduriz (Hernani, 1980) Axpi euskal ilustratzaile profesionala da, komikigilea, muralgile ere jarduten dena. Paula Estévez (Donostia 1984) komiki marrazkilari eta ilustratzailea da, animazioan ere lan bat baino gehiago egin ditu. Biak ala biak Tupust! kolektiboaren kide dira, emakume ilustratzaile eta komikigileek sortua komikigintza eta feminismoa lotzen dituena. Bi ale argitaratu dituzte, lehen alea 2019an, 2021ean bigarrena.