Hezkuntzarako baliabide digital libreak

Kabi@ eta Talaia (HEZITZAILEENTZAT topaketa)

Landakoguneko areto nagusia

Saio bakarra: 10:30 – 12:00

Ordu t’erdian hainbat adituren azalpen eta aurkezpen labur.
 

Hezkuntzaren digitalizazioa aurrera doa eta ez dirudi geldituko denik. Baina, abiaduraz beteriko mundu honetan badago zenbait eragile hezkuntzak digitalizazioan egin behar duen ibilbidean proposamen eraldatzaileak dakartzana. Proposamen hauek hezkuntzarako kultura eta ezagutza librean oinarritzen dira. Eta hezkuntzan egin dezakegun digitalizazioan eragin positiboa izan dezakete.

Hizlari eta aditu ezberdinekin ortut’erdiko saioan landuko diren gaiak:

Zer dira hezkuntzarako baliabide libreak, eta zergatik hartu behar ditugu kontutan hezkuntzan.

Sistema Eragilea // Ordenagailua pizten duzunetik euskaraz ikasi, sortu, garatu, gozatu

Hezkuntzarako tokiko hodeia // Hezkuntza komunitatearen pribatutasuna zaintzen duen hezkuntzaren digitalizazioa

Munduko ezagutza gure baitan // Ezagutza librearekin sortutako hezkuntzarako baliabide digital euskaldunak

Ikasgelan eduki eta baliabide libreak txertatzen // Lanketa ezberdinak proposatzen dituzten egitasmoak