Irakasle oro, kultur eragile

Kabi@ eta Talaia (HEZITZAILEENTZAT topaketa)

Landakoguneko areto nagusia

Saio bakarra: 12:30 – 13:30

Hizlariak: Gotzon Barandiaran eta Iratxe Retolaza 
Oharturik ala oharkabean, baina irakasle oro da kultur eragile, hezkuntza jarduera guztietan transmititzen eta gizarteratzen ditugulako kultur erreferente zenbait, kultur marko zenbait, kultur imajinario zenbait. Nolanahi ere, oharkabean aritzeko joera dugunean, sarritan kultura hegemonikoen eta kultura globalizatuen erreferenteetara jotzen dugu, horiek indartsuago, biziago eta ikusgarriago daudelako edozein testuingurutan. Horregatik, garrantzitsua da geure kultur eragilearen izaera horretaz kontzientzia hartzea, eta euskal kulturaren transmisioan egin dezakegun ekarpenaz jabetzea.