Saio bakarra: 11:00
Mailak: LH 5, 6
Saio honen iraupena ordu t’erdikoa izango da eta edukiera 25 ikaslerentzat izango da.
Artistaren liburuaren nozioa 60ko hamarkadan sortu zen. Liburuak praktika artistikorako euskarri bihurtu ziren. Dagoeneko ez da informazio-edukiontzi hutsa, baizik eta bere forma, bolumena eta estruktura erabakigarriak dira sortze-prozesurako.
Artista-liburuaren ideian oinarrituz, collagearen eta tolestearen tekniken bidez eta kaleidoskopiaren idea landuz, euskarri edo koaderno ezberdinak egingo dituzte partaideek, gero bakoitzaren esperientziak gorde ahal izateko.