Literakzioa

Saguganbara

Elkartegia

Saio bi: 10:30 / 12:30

Mailak: LH 3,4,5,6

Saio honen iraupena ordu t’erdikoa izango da eta edukiera 30 ikaslerentzat izango da.


 

Mireia Delgado sortzaile eta ipuin kontalariak material literario desberdinak baliatuz eta ahozko tradiziotik datozen hitz ederrekin jolastera gonbidatuko ditu partehartzaileak.

Hori bai, kasu honetan, proiektu txiki bat egitea proposatuko du: Liburu, fanzine…edo bestelako materiala elkarrekin sortzea. Saioetara datozen irakasle ta hezitzaileen laguntza aktiboa eskatuko du proposamenak.

Benetako helburua, euskal literatura bitarteko izanda ondo pasatzea da eta giro honetan sentsazio onak bizitzeak dakarren onura guztiak piztea. Halere, talde bakoitzak bide konkretu bat darama eta ezin da ziurtatu zein izango den emaitza (fanzinea, liburua, komikia…)