Marrazkiekin jolasean

Zer ikasiko dute edo zer erakutsiko die Ainara Azpiazuk?

Ariketa ezberdinak landuko dituzte:

geometria landuz animaliak marraztea, hitzak nahastuz istorio bat osatuko dute, mantxekin irudiak asmatuko dituzte, koloreekin jolastuz irudiak sortu eta akordeoi modura irudi bat osatuko dute, zati bat izkutuan gordez.

Ariketa hauek guztiak marraztea gauza erraza dela ikasteko pentsatuta daude, eta marrazketarekin, istorioekin zein koloreekin jolastuz ondo pasatzeko.

Nor da?

Ainara Azpiazu ilustratzaile, komikigile eta muralgilea da. Haurrei klaseak eman izan dizkie urte luzez, eta marrazkiaren inguruan eraiki du bere ogibidea, hori delako umetatik daukan zeregin kuttuna. Bere azken liburuak dira, "Nire amama ni bezalakoa da, ume bat" eta "Nire gorputzean bizi naiz".

Zer beharko dute ikastetxean lantzeko?

Paperak, arkatzak, borragomak, koloreetako margoak. Eta jolasteko gogoa!