#Mauriziakezdauinorhil

Ahotsenea Musika

Plateruena

Saio bi: 10:30 / 12:30

Mailak: DBH 3, 4; Batxilergoa 1, 2.

Ordubeteko saioan zuzeneko musika eta irudia uztartzen ditu ikuskizunak.
 

Arlo desberdinetan diharduten zenbait euskaldun sortzaile elkartu egin dira #mauriziakezdauinorhil sormen proiektuaren inguruan, eta zuzeneko bat eratu dute, euskal folklorea formatu digital berrietan emateko, oinarrian kopla tradizionalak eta Maurizia Aldeiturriagaren iruditeria hartuta (erromerietan jardundako lehen emakume pandero jotzailea bera eta euskal folklorearen ikur handietako bat).

Ikuskizun honetan, zuzenean eratzen dira musika eta irudiak soinu organikoetatik eta sintetikoetatik abiatuz, artxibo historikoetatik berreskuratutako argazkiak eta bideoak erabiliz, grabazio zaharretako ahotsen sanpleak sartuz eta live loopinga eginez.

Panderoak eta gitarrak jotzen dituzte, eta bonboak eta irrintziak jaurti.Teknologia berriak erabili dituzte kopla zaharrak ezagutarazteko, gure arbasoen istorioak guganaino ekartzeko, gaur egungo eszenan doinu tradizionalei espazio bat emateko eta herri kulturaren genealogiako leinuari omen egiteko.

#mauriziakezdauinorhil ikuskizunaren lagin bat izango da ikusgai eta entzugai. Kultur trasmisioa, ahalduntzea eta sormena izango ditu ardatz. Ikasleek sakelekoa eta sarerako sarbidea beharko dute, ikuskizun partehartzailea izango delako.