Nire lehen bideojokoa (tailerra)

Kabi@ (Landakoguneko areto nagusia)

Saio bakarra: 10:30

Mailak: DBH 1, 2

Saio honen iraupena ordu t’erdikoa izango da eta edukiera 15 ikaslerentzat izango da.

Tailer honetan Ibai Aizpurua bideojoko sortzailearekin batera, bideojoko baten pantailen edo mailen diseinua landuko dute ikasleek.

Android sistema eragilea duen mugikorrarekin edo tabletarekin etortzea gomendatzen da, eta bertan bideojokoen mailak diseinatzeko editore sinple bat erabiliko da.

Tailerrean landuko direnak:

  • Mailen diseinuaren inguruan oinarrizko azalpen eta aholkuak.
  • Partaide bakoitzak maila bat sortuko du.
  • Amaieran lanak partekatuko dira guztien artean.

Ibai Aizpurua 1985an jaiotako irundarra da, arte ederretan lizentziatua. Irakaskuntzan (Kunsthal eskola) eta kulturan lan egin ondoren (Tabakalera, Medialab), gaur egun Zomorro Studio ezizenarekin bideojokak garatzeko apustuan dabil. 2021. urtean Barraka bideojoko proposamenarekin Durangoko Azoka eta Durangoko Udalaren eskutik sormen beka irabazi zuen.