YOGIPUINAK

Yoga eta ipuinak bat egiten duten bideo honetan,

Yoga zer den ikasiko duzu, gorputza landuko duzu eta burua eta bihotza lasaituko dituzu.

Yogak batasuna esan nahi du: buruak, bihotzak eta gorputzak bat.

Ipuinak baliatuta, yoga egiteko aukera izango duzu.

Atal desberdinak aurkituko dituzu:

  • Yoga zer da?
  • Arnasketak
  • Pentsaera Baikorra
  • Asanak edo Yogako Jarrerak
  • Erlaxazioa
  • Amaierako ipuina

Zer behar da YOGIPUINAK jarraitzeko? Gela huts bat eta gogoa. Oinutsik jarri eta lurrean eseri.  

Maite Arrese ipuin-kontalari eta yogalariak gidatuko zaitu uneoro.  

Oharrak

Ariketa bera nahi beste aldiz errepikatu daiteke. Erlaxajazioa ere luzatu daiteke haurrak gustura badaude.  

Bideoa jarraian ikustea gomendatzen da baina denborarik izan ezean, atalka ere ikus daiteke.