HAMARRATZ

Durangoko Azokan egingo dugun irakasleentzako lan-saioaren helburua da irakasleek Hamarratz eskola-programa ezagutu, eta, bai beraien egunerokotasunean, zein ikasgelan digitalitate kritikoaren inguruan kontzientzia hartzea. Horretarako, parte-hartzaileek eskola-programako lan-saio oso bat esperimentatuko dute, ikasgelan erabil daitezkeen dinamika eta edukiak modu praktikoan ezagutuz.
 

HAMARRATZ eskola-programa Azkue Fundazioak digitalitate kritikoa euskaraz lantzeko sortu duen egitasmoa da.  3 mailatan bereizten da: 

Kabletik tiraka (LH5 eta LH6): Interneten funtzionatzeko moduez eta egunerokotasunean, Internet nola erabiltzen dugun aztertzeko. 

Bizitza sareak (DBH1 eta DBH2): Teknologia digitalek gure bizitzan eta gizartean, oro har, nola eragiten duten hausnartzeko. 

EspekulAAtzaileak (DBH3, DBH4 eta BATXI 1): Adimen Artifizialak euskaldunon harremanetan nola eragiten duen aztertu eta gogoetatzeko. 

Non: Bizenta Mogel udal bibliotekan

Saioen ordutegia: 10:00 – 12:00

Mailak: LH5etik hasi eta Batxilergoko 1go mailara arte

HAMARRATZ