Eduki digitala euskaraz DA! Ikasle Goiza Irudienea 2025. Solasaldia.

En Irudienea, sala grande (Cine Zugaza)

Tres sesiones :
10:30-11:10
11:20-12:00
12:10-12:50

Nivel: ESO 3º y4º

Saio honen gaiak eduki digitala eta euskararen erabilera izango dira. Gaur egungo ikus- entzunezko eskaintza aztertuta eta gazteek plataforma digitalekin duten harremana kontuan hartuta, hizkuntza-ohituren inguruko hausnarketa bultzatuko da tailer honetan: teoria eta praktika uztartzen dituen saio baten bidez.


Gazteek dagoeneko sortuta dauden euskarazko baliabide digitaletan trebatzeko aukera izango dute, eta baita gaur egun eskuragarri dauden tresnak ezagutzeko eta erabiltzen ikastekoa ere. Helburua euskarazko eduki digitala kontsumitzeko, sortzeko eta partekatzeko aukera erreal eta erakargarriak ezagutaraztea da, eta aldi berean, sortzaile plataforma ezberdinetan euskara hautu kontziente bihurtzeko sentsibilizazioa lantzea.


Eduki digitalaren harira, ikasleekin euskararen erabileran eta jabekuntzan eragitea bilatzen da, pantailen bidez: hala nola sare sozialetan, streaming plataformetan, telesailetan, zineman, bideo-jokoetan edo telebistan. Era berean, arlo honetan martxan dauden euskarazko zinemagintzako ekimenak ikusgarri egingo dira, ikasleei erreferentzia berriak eskainiz.


Saioa Irudienea espazioan burutuko da, eta Pantailak Euskaraz ekimeneko kideek gidatuko dute tailer teoriko-praktiko hau. Laburbilduz, ikasleek aukera izango dute euskaraz zer eta non ikusi daitekeen hobeto jakiteko, aurkitu daitekeen edukia zein plataformatan edo estreinalditan eskaintzen den eta egun dagoen aukera sorta hurbilagotik ezagutzeko.