Buscador avanzado de la tienda

Uholdearen zain

Redondo, Dolores

Editorial: Erein

25 €


Año: 2023
ISBN: 978-84-91098-67-6
Colección: Uzta gorria, 31
Euskarria: Liburua
Descripción

Serieko hiltzaile basati bat.

Haren bila ibili behar, azken taupadara arte.

Hiri bat uholdearen mehatxupean.

1968-1969 urte bitartean, gizon batek hiru emakume hil zituen Glasgowen. Prentsak John Biblia izenez bataiatu zuen hiltzailea. Ez zuten inoiz identifikatu, eta kasua zabalik dago gaur egun ere. Eleberri honek laurogeiko hamarkadaren hasierara garamatza eta Noah Scott Sherrington polizia ikertzaile eskoziarra aurkezten digu. John Bibliarenganaino iritsi da bai Noah, baina, hura harrapatzear dela, bihotzak huts egin, eta hiltzaileak ihes egin dio. Osasun-egoera makalean badago ere, Noahk muzin egin die medikuen gomendioei eta nagusien ezezkoari –ez dute nahi serieko hiltzailearen atzetik jarraitu dezan–, eta bihozkada bati eutsiko dio; hala, Bilbora doa 1983ko abuztuan. Uraldi handi batek hiria birrindu baino egun batzuk lehenago, hain zuzen.

Dolores Redondok «ekaitzen idazlea» dela esan ohi du bere buruaz, eta nobela honetan pasa den mendeko ekaitzik handienetako baten epizentrora garamatza; Bilboko egiazko gertakariak baititu oinarrian; aldi berean, garai baten erretratua erakusten digu, irakinaldi politiko eta sozial bete-betean. Liburu honek lanaren kultura omentzen du, eta nostalgiaz beteta dago, munduarekiko leiho bakarra irratia zen garaia gogora ekartzen baitu. Baina, batez ere, eleberriak musika omentzen du. Kuadrillen adiskidetasuna eta bulkadetatik sortutako maitasun-amodioak ere bai.

Obra txundigarri honetan, pertsonaiek ankerkeria lazgarriena azaltzen digute, baina baita gizakiaren gaineko itxaropena ere. 


Productos similares