Buscador avanzado de la tienda

Cayo Hueso

Amantegi Uriarte, Oihane

Editorial: Elkar

13 €


Año: 2023
ISBN: 978-84-1360-307-0
Euskarria: Liburua
Descripción
Floridatik dingilizka geratutako azken uhartea da Cayo Hueso, Antillen erdian igeri, Kubaren eta kontinentearen erdibidean. Hantxe bizi da, otarrain-arrantzan, istorio hau kontatzen duen kapitain zaharra, eta hantxe agertuko dira, ezustean, nobelaren gainerako protagonistak: Virgil musika kritikaria aurrena eta Maudey jazz kantaria gero, bere bandarekin. Aurreko liburuan (Ibaiertzeko ipuina) erakutsitako nortasuna eta dotorezia nabarmenak dira honakoan ere: maitemin istorio betikoaren bariazio jolasak, ñabarduraz betetako estiloa, film zahar bateko dekoratua dirudien jokalekua, belarrian gozo sartu eta bertan itsasten den musikaren oihartzuna… Bere laburrean gehiagoren gosez uzten gaituen testu perfektu bat. 

Productos similares