2074
Barrio, Pablo
Editorial: Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE) ; Susa
Ubicación en la feria: Barrenkale 034-037
12 €
Año: 2024
ISBN: 978-84-19570-23-9
Colección: Ganbila
Euskarria: Liburua
Descripción
2074 izenburuak iradokitzen duenez, distopiaren ildotik idatzitako testua da Pablo Barrioren azken antzezlana. Eta balizko etorkizunera luzatutako begirada gaurko gizartearen ispilu bilakatzen da, orainerako gogoetagai. Izan ere, sustrai anitzekiko gogoeta suma daiteke 2074ko pertsonaien artean. “Bidea galderak eginez egiten da” esango balute bezala. Halabeharraren bi zentzuekin (kasualitatea eta kausalitatea) jolas egiten dute agertokiaren erdian noraezean; norarik ezean eta umezurtz agertzen zaizkigun pertsonaiek. Eta galderak pausatzen dizkigute, galdetzea bera balitz bezala giza indarrez ibilarazten dituzten tramankuluen energia berriztagarria. Galdera eta zalantza, nondik eta nora, zergatik eta zertarako. Etorkizunari buruzko misterioaren eta ezjakintasunaren behe-lainoak inguratzen ditu pertsonaiak, eta baita iraganarenak eta orainarenak ere.