Iparrorratza : kalko eta huts ohikoenen saihesteko bidelaguna
Mounole Hiriart-Urruti, Céline
Editorial: Euskal Herriko Unibertsitatea
Ubicación en la feria: Barrenkale 017-019
14 €
Año: 2024
ISBN: 978-84-9082-818-2
Colección: Ikertuz
Euskarria: Liburua
Descripción
Franko dira azken urteetan euskararen kalitatea hobetzeko beharrez sortu diren baliabideak eta eskuliburuak. Alabaina, gehien-gehienak Hego Euskal Herriko errealitateari eta beharrei dagozkie. Liburu hau Ipar Euskal Herriko euskarari egokituriko baliabideen eskasia, partez bederen, estaltzera dator. Hizkera zaindua du helmuga, euskara etxetik plazara hedatuz doan honetan esparru publiko guzietarako (hezkuntza, hedabideak, administrazioa…) beharrezkoa den erregistro formala. Liburu honetan, frantsesaren eraginez eta euskararen ezagutza eskasez hedatuak diren huts eta kalko ohikoenak bildu eta azaldu ditu egileak, eta haiek zuzentzeko bideak eman. Horretarako, corpus batean bermatu da, alde batetik, unibertsitateko ikasleen lanez eta, bestetik, Ipar Euskal Herrian argitaratu orotako testuz (prentsa, herri-aldizkariak, iragarkiak, itzulpenak…) osatua.