Buscador avanzado de la tienda

Düsseldorfeko txibatoa

Linazasoro, Karlos

Editorial: Erein

Ubicación en la feria: Goienkale 001-008

18.5 €


Año: 2025
ISBN: 978-84-10930-54-4
Colección: Narratiba, 160
Euskarria: Liburua
Descripción
Düsseldorfeko txibatoak ahots berezi baten bidez kontatzen du Espainiako hegoaldeko auzo baten egunerokoa: kaleetako auto gaizki aparkatuak, parkeko iturri kutsatuak, manifestazio zaratatsuak, auzokideen utzikeria… Karl izeneko protagonista alemaniar zorrotz eta obsesibo baten begietatik ikusiko dugu guztia, legearen betearazle autoizendatu baten ikuspegi kementsu zentzu gutxikoa. Pasarte barregarriak eta mingarriak tartekatzen dira, bizitzaren miseria eta mundu groteskoa umore beltzaren lenteen bidez erakutsiak.

 Karlos Linazasorok etxeko markaz janzten du narrazio harrigarri hau ere, ironiaz eta ausardiaz, gogoeta sozial zorrotz eta gupidagabe batekin oreka bilatuan. Irakurlea barrez lehertzera eraman dezakeen bezala, deserosotasun eta tristura ere pizten ditu. Hizkera bizi-bizian eta tonu probokatzailean idatzia, liburu honek irakurlea behartzen du gizartearen ispilu distortsionatuan bere burua aurkitzera. Literatur jardun ausart eta zirikatzaile baten adibide garbia da.

Productos similares