Erruki onez
Lehane, Dennis / Navarro, Koro
Editorial: Igela
Ubicación en la feria: Goienkale 009
24 €
Año: 2025
ISBN: 979-13-99011-60-9
Colección: Literatura Saila, 73
Euskarria: Liburua
Descripción
Boston, 1974. Mary Pat Fennessy ama langilea da, eta langile-klaseko auzo irlandar batean alaba aurreraateratzeko borrokan bizi da. Jules, bere alaba nerabea, udako gau bero batean desagertu da, eta Mary Patekbilaketa gupidagabe bati ekin dio. Bilaketa horretan, delinkuentziaren, arrazakeriaren eta bere komunitatekoboterearen arteko lotura ilunekin egiten du topo. Hiria irakiten ari da eskoletako arraza-integrazio gatazkatsubategatik, eta, aldi berean, Mary Pat mundu arriskutsu batean ari da sartzen. Mundu horretan, leialtasunaodolez ordaintzen da eta egia hilgarria izan daiteke.Etsipenari eta erresistentziari buruzko istorio lazgarria da Erruki Onez. Thriller handien pultsu narratibo bizi-bizia du eta girotzeak 70eko hamarkada aztoratura garamatza. Dennis Lehanek —Mystic River eta ShutterIsland eleberrien egileak— tentsio handiko nobela hunkigarria idatzi du. Orrialde bakoitzak eskuak erretzendizkigu, infernuari ere aurre egiteko prest dagoen ama baten suarekin.





