Luma kantaria
Sarrionandia, Joseba / Beretarbide, Idoia
Editorial: 1545 argitaletxea
Ubicación en la feria:
20 €
Año: 2025
ISBN: 978-84-129376-2-6
Euskarria: Liburua
Descripción
“Udaberrian hegoaldetik iparralderantz
eta udazkenean iparraldetik hegoalderantz
hegazti ugari pasatzen da
gure mendien eta herrien gainetik.
Hegaztion artean basahate koloretsu bat”.
Hegaztiek duten luma kantariaz hitz egiten du testuak, eta kontatzen du galtzen dutenean nola aritzen diren haren bila, noraezean. Luma hori izan daiteke bizitzeko ilusioa, nortasuna, sormena, artea… eta gu guztiotaz ari dela ere pentsa dezakegu ipuina irakurtzen dugunean. Testuak sakontasun handia du, filosofikoki oso iradokitzailea da eta haur eta gaztetxoekin erabili ahal izateko argitaratu nahi dugu bereziki.





