Gela bat norberarena
Woolf, Virginia
Editorial: consonni
Ubicación en la feria: Barrenkale 011, 012
18.5 €
Año: 2025
ISBN: 978-84-19490-51-3
Colección: Munduaren sorlekua
Euskarria: Liburua
Descripción
Emakumeek idazteko funtsezko baldintza: dirua eta gela bat beretzat. Virginia Woolfen klasiko feminista handia, berriz euskaraz, edizio berritu batean, Itxaro Bordaren Virginia Woolfen Gela bat norberarena saiakerak emakumeak eta genero-rolak hartzen ditu aztergaitzat, idazle eta fikzioko pertsonaiak diren aldetik. Tradizio patriarkalaren barruan landutako emakumeen idazkuntzaz diharduen saiakera hau 1929an argitaratu zen, eta manifestu feminista inspiratzailea bihurtu zen berehala. «Literatura egingo badu, emakume batek dirua behar du, eta gela bat beretzat».
Hizkuntza asko eta askotara itzulitako funtsezko lan hau ez genuen euskaraz, eta consonnik Gela bat norberaren liburuaren argitalpen berezia ekarri zigun 2013an. Maria Colera Intxaustik itzuli zuen testua, eta Adelina Moyak eta Remedios Zafrak idatzi zituzten hitzaurreak, guztia ere Kajsa Dahlberg artistaren interbentzio batez lagunduta. Dena posible izan zen crowdfunding kanpaina zoragarri bati esker. Edizio hark bat egin zuen consonnik Bilbon ireki berri zuen bulegoarekin, emakumeok lan egiteko, hausnartzeko eta sortzeko behar dugun espazio propioa —publikoa zein pribatua— aldarrikatzeko ekimen gisa.
Oraingoan, edizio berri bat dakargu Munduaren sorlekua liburu bildumaren barruan. Garaian sortutako materialak mantendu eta beste berri batzuk gehitu ditugu. Alde batetik, Itxaro Bordak idatzi du hitzaurre berria. Bestetik, azala Itziar Okarizen irudi batek janzten du —consonnik artistari performance bat egiteko gonbita luzatu zion garaian sortua—. Edizio berritu hau aurkezten dugu, liburu funtsezko hau berriz ospatzeko eta berriz irakurtzeko gonbidapen gisa.
«Literaturaz gozatzeko eta kontzientziak pizteko iruditzen zaigun lan erreferentzial eta ezagun hau, bihotzez eskertzen dugu euskaraz iritsi izana». —Amaia Álvarez Uria, Argia





