Buscador avanzado de la tienda

Narrugorrik

Rozas, Ixiar

Editorial: consonni

Ubicación en la feria: Barrenkale 011, 012

20 €


Año: 2025
ISBN: 978-84-194904-9-0
Colección: Munduaren sorlekua
Euskarria: Liburua
Descripción
Narrugorrik Ixiar Rozasen poesia eta pentsamenduaren une gorena da. Poesiaren zaleei eta esperimentazioaren bila dabiltzanei ezinbesteko oparia.

Irudimenak bi aho ditu, gutxienez bi, zein baino zein hezeago.

Arnas bihurtu ginen ibilera hartan, lurrari emanak, aireari emanak. Narrua huts, hats, ez narrats, narruari hats. Nola soinu baten bibrazioa, hezurretan. Nola sentsazio lipar hori bihurtzen den memoria zati bat. Nola animaliaren dardara heredatu dugun. 

Hazi baten antzera, indar horren guztiaren intentsitatean. Horrela biziraun dute hotsek. Horrela biziraungo gaituzte, hitzak barne, edozein eztarriko zintzurretan, paisaiako marketan, txorien kantuan, belarri-zuloetan, ahoen harreman erotikoan.
Narrugorrik gorputzetik idatzitako liburua da, entzumenetik pentsatua, bizitzatik bibratua. Fisikoa, prekarioa, zaurgarria, transzendentala. Pertsonala eta kolektiboa. Eta ibilian zentzu bat ehuntzen doa. Paisaia mota bat. Idazketak eratzen duen espazio sozialean.

«Errekastoan murgildu du hizkuntza, eta sintaxia biluzten doa, morfemak larrugorritzen, fonetika piloxten, sonemak hondoratzen eta poesia azaleratzen». — Ibon RG, musikaria.

«Gauza guztien aldi bereko presentziaren sentsazioa, txikitik oso handira zabaltzen eta hedatzen den espazio batean. Txoria goian, zomorroa harriaren azpian, argia han, soinua oso hurbil, usaina, ukimena, hezetasuna. Eta gorputzak gorputz osoak dira beti. Ahotsa soinuen artean, guztietan, biluztasuna». —Luz Pichel, poeta.

«Gorputza eta hitza batera biluzten dira. Hitza biluzten denean —gorputzak bezala, arnasa, masa eta erliebeak dituen hitza—, paisaia berri batean sartzen gara, koadro organiko, sentsorial eta fonetiko batean, non isiltasunak eta entzumenak elkar bilatzen duten eta naturaren taupadak eta gizakiarenak elkar islatzen duten. Ixiar Rozasen partitura poetiko hau sinfonietta arin eta adoretsu baten antzekoa da, ñabarduraz betea)». —Miren Agur Meabe, idazlea eta itzultzailea.

Productos similares