Eresia : hil-kanta aitari
Labandibar Arbelaitz, Goiatz
Editorial: Elkar
Ubicación en la feria: Artekale 074-081; Barrenkale 059; Musikaren plaza 062-068
13.5 €
Año: 2025
ISBN: 978-84-1360-511-1
Colección: Literatura
Euskarria: Liburua
Descripción
Aitzol Agirreren alaba Talak urruntasun ironikoaren eta min esanezinaren artean biziko ditu aitaren heriotzaren dolu egunei dagozkien fase eta zeremonia guztiak: etxean, beilatoki intimoan, herriko hil-kaperan, Euskal Herri osoa zeharkatuko duen biran, agur ekitaldi instituzionalean eta mendi tontorretan eskainiko zaion agur herrikoian. Gizon publikoen gabezia pribatuak, familia-ereduak, kausa nobleen alde sakrifikatzen direnak eta beste hainbat gai lantzen ditu egileak, umore bixiz eta behako zorrotzez, eleberri labur baina sakon, esanguratsu bezain dibertigarri honetan.





