Buscador avanzado de la tienda

Femina Sapiens

Yustos, Marta / Rodríguez Robredo, Diego / Jaka Irizar, Aiora

Editorial: Ttarttalo

Ubicación en la feria: Artekale 068-071

22 €


Año: 2025
ISBN: 978-84-19696-48-9
Colección: Ahalduntzen
Euskarria: Liburua
Descripción
Liburu honen izenburua, Femina Sapiens, txantxa moduko bat da, auzi bat agerian jartzeko balio digun keinu txiki bat: historiaurrea berreraikitzean, zergatik hitz egiten da soilik gizonez? Zergatik ez bideratu ikerketa zientifikoak emakumeen hondakinak ere aztertzera, hainbeste emakume-hezur aurkitu badira? Marta Yustosek sortu du, Diego Rodríguez Robredo ilustratzailearekin batera, liburu ezin ederrago hau: ikaragarri dibertigarria eta irakurterraza, baina baita serioa eta profesionala ere, azpimarra berezia egiten diena Historiaurreko eme eta emakumeei, gure gizarteetako neska-mutilek jakin dezaten nor ziren gure arbasoak, nolakoak ziren, nola bizi izan ziren eta nola iraun zuten gutxienez 4 milioi urtean zehar. Orrialde bakoitzak oinarrizko informazio asko biltzen du, baita pixka bat konplexuagoa ere, irudizkoa eta idatzizkoa, bai gazteenek baita helduagoek ere zer gozatua izan dezaten. Kontatzen digute nolakoa izan den hominizazioa eta noiz hasi zen gure azpileinua kontzientzia aurreratua izaten. 

Productos similares