Oroiminaren hirietan aldaroka 2025ko Blas de Otero - Ángela Figuera poesia saria
Iturregi Martin, Jon
14€
- Editorial: Erein
- Ubicación en la feria: Goienkale 001-008
Descripción
Poesia bilduma.
«Z» belaunaldikoen ametsak eta beldurrak, underground kulturarekin harilkatutako literatura erreferentziak, ironia eta nostalgia. Nostalgia asko. Horiek dira irakurleak liburu honetan topatuko dituenak, kanpoko munduak egilearen baitan dituen ondorioak eta mundu horretan kokatzeko topatu dituen bidezidorrak.
Liburu honek badu gaurko poesian gero eta urriagoa den bertute bat: emozioa eta begirada kritikoa uztartzea, sentimentalismora erori gabe. Irudi indartsuen bidez eta hizkera garaikide zein literarioaren arteko elkarrizketan, egileak intimitatea unibertsal bihurtzen du, irakurlea bere oroitzapen eta galera propioen aurrean jarriz.
Autoen xenon argiak dirdiraka eta
etxebizitzen gari koloreko itsasargiak
pizturik ere
ezin topatu naretasunik
larrialdi irteerarik
eskean luzaro eman arren
bakardadea hain baita gose
harrapakari sarraskijale
bihotzak biluztera goazenontzat
Más información
- Año: 2026
- ISBN: 978-84-10931-48-0
- Colección: Poesia, 54
- Literatura : Poesía y bertso