Nola esaten zaio agur ama bati

Nola esaten zaio agur ama bati

Razquin, Uxue / Jimenez, Irati

13€

  • Editorial: Erein
  • Ubicación en la feria: Goienkale 001-008

Descripción

Saiopaperak-Pentsamen.Gizartea bilduma.
Liburu honetan, Uxue Razquinek bere amaren gaixotasuna eta heriotza kontatu dizkigu, eta horien ostean etorri zen dolua, ausardia handiz eta ezohiko eskuzabaltasunarekin.
Nola esaten zaio agur ama bati testu autobiografikoa da: zatikatua, trinkoa. Latza bezain ederra. Beldur ematen diguten hitzak esaten dira hemen, esperientzia pertsonal mingarri bati oihartzun unibertsala ematen zaio eta, heriotza baten ostean, absentziaren bertigoa sentitu dutenei babesleku bat eskaintzen zaie.
Gaztelaniaz izandako arrakastaren ondoren, Irati Jimenez idazleak euskaratuta irakurri daiteke galera handi baten kronika samin eta sendagarri hau, maitasun are handiago baten lekukotasuna transmititzen diguna eta, literaturaren botereari esker, minaren baitatik edertasuna ateratzen duena.
Ver vídeo

Más información

  • Año: 2026
  • ISBN: 978-84-10931-33-6
  • Colección: Saiopaperak-Pentsamen.Gizartea, 44
  • Literatura : Biografías y ensayo