Sintaxi-kaiera Euskararen analisi sintaktikoaren hastapenak

Sintaxi-kaiera Euskararen analisi sintaktikoaren hastapenak

Artiagoitia Beaskoetxea, Xabier / Monforte, Sergio

26€

  • Editorial: Euskal Herriko Unibertsitatea ; Udako Euskal Unibertsitatea
  • Ubicación en la feria: Barrenkale 018

Descripción

Nola antolatzen dira hitzak perpaus bihurtzeko? Zergatik dira posible perpaus batzuk eta ez beste batzuk? Euskararen egiturak zer erakusten digu giza hizkuntzari buruz? 

Testuliburu honek sintaxi teorikoaren oinarriak eskaintzen ditu gramatika sortzailearen barruan eta euskararen ikuspegitik, eta, hizkuntzalaritzan ohi den bezala, hizkuntzen arteko konparazioari ere heltzen dio. Helburuak bi dira: hizkuntzaren egitura sakonago aztertzeko behar diren tresnak eskaintzea eta kontzeptu teorikoak argi irakastea, azalpen ulerterraz eta adibide ugariren bidez. 

Liburua hamar kapitulutan antolatu dugu: sintagma-egituratik abiatzen da eta aditzaren, kasu-sistemen eta mendeko perpausen analisia jorratzen du, besteak beste. Teoriaz gain, kapitulu bakoitzak ariketak eta sakontzeko irakurgai-proposamenak eskaintzen ditu, irakurleak ikasitakoa praktikan jartzeko eta gai batzuekiko jakin-mina asetzeko ere. 

Ikasleentzat pentsatutako lan didaktikoa bada ere, hizkuntzalaritzan interesa duen edonork baliagarritzat joko du esku artean duzun testuliburu hau. Izan ere, sintaxi teorikoa ikasteko ez ezik, hizkuntza bera beste begirada batekin ulertzeko gonbidapena ere bada.

Más información

  • Año: 2026
  • ISBN: 978-84-8438-967-5
  • Sailkapena: Lengua. lingüística y crítica literaria