Buscador avanzado de la tienda

Euskal Herriko greba feministak : diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik

Ulazia, Uma

Editorial: Susa

Ubicación en la feria: Barrenkale 034-037

12 €


Año: 2024
ISBN: 978-84-19570-30-7
Colección: Lisipe
Euskarria: Liburua
Descripción
Uma Ulaziak Euskal Herriko 2019ko martxoaren 8ko eta 2023ko azaroaren 30eko greba feministak aztertzen ditu lan honetan. Bi greben gakoak azaltzen ditu, ertz eta eztabaida nagusiak. Bi greba feministen diskurtsoen analisiaren bitartez, feminismo idealistaren eta feminismo materialistaren arteko ezberdintasunak erakusten dizkigu, eta feminismo idealista eta materialistaren perspektibak bi greben diskurtsoetan nola barneratzen eta birsortzen diren agertzen. Ikerketa horrekin marko idealista eta materialistaren inplikazio politikoak azaleratzen ditu: “Sexu zapalkuntzaren ulerkera idealista izendatuko dudana, gizartean zabalduena dena, problematikoa dela argudiatuko dut. Bigarrena, aldiz, sexu zapalkuntzaren ulerkera materialista da, eta aukera berri eta erradikalak irekitzen dituela defendatuko dut”. Idealismo patriarkala gure ikuskera eta diskurtsoetan nola hedatzen den antzemateko hausnarketa da liburua, borroka feminista-materialista indartzen jarraitzeko ongarria.


Productos similares